1Castellano 1English
barra
Enpresa Produktuak MONDRAGON korporazioa Eika munduan

Harremanetarako

Extranet
barra


Eika MONDRAGON Korporazioko kide da, Espainiako enpresa talde garrantzitsuenetakoa da.MONDRAGON Componentes 1991ean sortu zen, etxetresna elektrikoetarako osagaien eta osagai elektronikoen alorrean ibilbide luzea egina zuten zortzi enpresaren esperientzia eta ezagutzak talde bakar batean bildu ondoren. Enpresa horiek hainbat teknologia lantzen zituzten (gasa, elektronika, elektromekanika…) eta denen artean eskaintza teknologiko berezia eta zerbitzu integrala eskaintzen dituen multzoa osatu zuten.
MONDRAGON Componentes hiru negozio globaletan banatuta dago, teknologia, aplikazio eta merkatuei dagokienez. Hirurak ere ondo bereizita daude, baina helburu berari erantzuten diote:

Nazioartean lehiatzeko gai den enpresa-talde bat garatzea, mundu osoan jarduteko helburuarekin, eta gure bezeroei erantzun berritzaileak ematea, linea zuriaren, etxe konfortaren eta elektronikaren alorretan.


Osagaien banaketa:
 
 



- Gas-sukaldeak
- Sukalde elektrikoak
- Sukalderako elektronika
- Garbiketa

 
 



- Ur-berokuntza
- Aire-berokuntza
- Berokuntza eta garbiketarako ur beroa

 
 



- Erdieroaleak
- Seinaleen tratamendua
- Azpikontratazio elektronika